XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure arbasoek Behorlegi izenez bataiatu zuten.

Ahuñamendi malkortsu eta erraldoiaren barne-muinetan sartuta datzanez, ez zaizkio hiri handietako gizabidearen txarkeriak iristen.

Bazter ezkutu honetan galduta bezala zorionez eta bakean bizi dira Behorlegitarrak, mendiek barreiatzen duten garo ta basaloreen usain ederra dutela biriken asegarri eta mendi-zelaien emaitza ugariak urdailaren asegai.

Hantxe aurkitu ohi dute gure menditarrek beren janari, lanbide, atseden, jolas eta batez ere giza-izpirituarentzat hain beharrezkoa den bakea.

Bene-benetan dugu hauxe artzain eta ikazkinen herri, beren beso giartsu eta zauliak haizkoraren jotzearekin gogortuta, beren birika kementsuak artzainen irrintzi ta txistuz harrotuta eta euren adimen argia Ahuñamendi-ko egurats xeheak igurtzita.

Nekazaritzaren osagarria, mendi-hegaletan topatzen dute Behorlegitarrek, eta hauen antzo, hauzokide zaizkien herriek: Mendibe, Lekunberri, Aintzila, Ahatsa, Eiheralarre, Esterenzubi eta abar.

Herri hauetako artalde txuri eta garbiak han-hemenka sakabanaturik dabiltza bazkan,(...).